Programa soziala

PROGRAMA SOZIALA

ASTEAZKENEAN, EKAINAREN 12AN

Aldi berean egingo dira hiru jarduera, eta izen ematerakoan aukeratu beharreko da zein egin.

18:00etan. “Forman” programa. Bi aukera daude: Salburuako Hezeguneak bizikletaz bisitatzea edo Martín Fizekin entrenamendu pribatua egitea.

Aukera dago baita ere entrenamendu pertsonalizatua talde txikietan egiteko Martín Fizekin Vitoria-Gasteizko kaleetan.
RUNNINGFIZen, kirolarekin zerikusia duten hainbat sektoretako profesional onenek eskaintzen dituzte zerbitzuak. Hainbat entrenamendu-mota ditugu, oinkaden analisia, baita fisioterapia-tratamendu ohikoenak ere profesional kualifikatuen eskutik.

18:00etan. Paseoa bizikletaz Salburuako hezeguneetatik (Vitoria-Gasteiz)..

18:00etan. Bisitaldia Vitoria-Gasteizko erdi aroko intxaurrera, Santa Maria Katedralera eta bertako atarira.

Hiru jarduera hauetarako, Europa Biltzar Jauregiko ate nagusian bildu eta bertatik abiatuko gara 18:00etan.

20:00etan. Bisitaldia Vitoria-Gasteizko Arte Ederren Museora.

20:30ean. Ongietorri ekitaldia Vitoria-Gasteizko Arte Ederren Museoan.

Augusti Jauregi (1916) apartan dago, ia Arma Museoaren parean. XVIII. eta XIX. mendeko Espainiako arteari buruzko Museoa da, eta bereziki 1850-1950 aldiko Euskadikoari buruzkoa. Zuloaga, Salvador Aspiazu, Maestu, Amárica eta Díaz de Olanoren margolanak daude erakusgai. Bertako lorategi ederrek Vitoria-Gasteiz Aire Zabaleko Museoa dela erakusten dute. Jatorrian Arabako Etxea izan behar bazen ere, urteetan zehar arte eta arkeologia museoa izan zen, baita eskualdeko agiritegia eta liburutegia, Naipes Fournierren eta numismatikaren museoa ere.

21:00etan.Harrera-ekitaldia Vitoria-Gasteizko Arte Ederren Museoko lorategietan

OSTEGUNEAN, EKAINAREN 13AN

18:00etan. Irteera Guardiarantz. Abiapuntuak

  • Hotel NH Canciller Ayala
  • Hotel Silken Ciudad de Vitoria
  • Hotel AC General Álava

19:00etan. Bisitaldi gidatuak Guardiako herrian, Santa Maria elizan eta bertako atarian. Bisitaldi gidatuak Guardiako ardotegi tipikora. Bisitaldiak Villa Lucía ardo museora eta ardo-dastatzea. Emanaldia 4Dtan

Guardia Arabako probintziaren hegoaldean dago, Vitoria-Gasteiz hiriburutik 64 km-ra, Arabako Errioxa eskualdean. Nafarroako Antso Azkarra erregearen aginduz eraiki zen harresi batek inguratzen du, eta gaur egun hirira sartzeko bost ateak ere gordetzen dira.

Guardiako eliza herriaren iparraldean dago. Oinplano errektangularra du zutabeez berezitako hiru naberekin luzetara, gurutzadura-nabe bat (tenplua baino luzeagoa ertzetan bi kapera dituelako) eta abside erdizirkular bat barrualdean eta beste poligonal bat kanpoaldean.
Ataria zizelkatutako harriz dago egina, XIV. mendekoa da eta polikromia XVII. mendekoa. Harrizkoa da, arku gotiko oso zorrotza du bost arkiboltekin, guztiak erabat apainduta.

21:30etan. Afari-ekitaldia animazioarekin

23:00etan. Autobusa abiatu eta itzulera Vitoria-Gasteizera.

00:00etan. Azken autobusa abiatuko da Vitoria-Gasteizerantz

OSTIRALEAN, EKAINAREN 14AN

14:30ean. Bazkaria Olarizu Jatetxean


OHARRA:

1.- Programa Sozialean ezarritako eguneroko jardueretarako irteera orduak bertan ezartzen dira. Hauek izango dira abiapuntuak:

  • Hotel NH Canciller Ayala
  • Hotel Silken Ciudad de Vitoria
  • Hotel AC General Álava

2.- Menu berezia behar izanez gero, jarri harremanetan BILTZARREKO IDAZKARITZA TEKNIKOAREKIN izen-ematerakoan, mesedez.

3.- Laguntzaileen programa sozialetan aldaketak egon litezke ordutegiengatik edo gure antolakuntzaz beste arrazoiengatik. Aldaketa guztiak Biltzarraren webgunean agertuko dira.