Laguntzaileen programa

LAGUNTZAILEEN PROGRAMA.

ASTEAZKENEAN, EKAINAREN 12AN

09:00etan. Irteera Getariarantz (Gipuzkoa).

10:00etan. Iritsiera Getariara, bisitaldia herrira eta Balenciaga Museora.

  • Cristóbal Balenciaga moda diseinatzailearen lana aztertu eta gogorarazteko instituzio publikoa da Museoa. Haren jatorrian dago, Getarian (Gipuzkoa), eta 2011ko ekainean inauguratu zen. Artistak diseinatutako 1200 jantzi eta osagarri baino gehiago daude erakusgai.
    1994an, Balenciaga Fundazioa sortu zen, diseinatzaile ospetsuaren jaioterrian museo bat irekitzeko proiektu nagusia helburu. Horretarako, Aldamar Jauregia hautatu zen, XIX. mendeko eraikina, Balenciaga gaztetan lagundu zuten jabeena.

12:00ean. Aperitiboa Karlos Arguiñanoren jatetxean (Zarautz) eta paseoa Zarauzko hondartzatik.

13:00ean. Irteera Donostiarantz, bisitaldi gidatua.

  • Donostia: Bizkaiko Golkoko kostaldeko hiria da, Frantziako mugatik 20 kilometrora. Hiria Gipuzkoako hiriburua da eta Euskadiko autonomia-erkidegoan dago. Baiona-Donostia Eusko Eurohiriaren hiri nagusia da.
    Merkataritza eta turismoa dira bertako jarduera ekonomiko nagusiak, eta garai batean Espainiako helmuga turistiko ospetsuenetako bat zen. Kontxako badiaz inguratuta izateak dakarren pasaiari esker eta XIX. mendearen bigarren erdialdean hasi zen garapen arkitektoniko modernoak estilo frantses eta burgesezko hiria eraikitzeaz gainera, Donostiak jarduera turistikoa areagotu du eta Europa osora zabaldu da.


14:30etan
. Bazkaria Miramar Jauregian.

  • Miramar Jauregia: Miramarreko Udal Jauregia edo Errege Jauregia ere deritzon hau, estilo ingelesezko jauregia da eta Donostian dago. 1893an eraikiarazi zuen Espainiako Errege Etxeak, Selden Wornum arkitekto ingelesaren 1889ko proiektu bat oinarri. Kontxako Badiaren parean dago, eta hiriko bista ikusgarrienak ditu.

 

17:00etan. Iritsiera Vitoria-Gasteizera

OSTEGUNEAN, EKAINAREN 13AN

09:00etan. Irteera Bilborantz. Abiapuntuak:

  • Hotel NH Canciller Ayala
  • Hotel Silken Ciudad de Vitoria
  • Hotel AC General Álava

10:30ean. Bisitaldia Bilboko erdigune historikora eta Guggenheim museora.

  • Arte garaikideko museoa da, Frank O. Gehry arkitekto kanadarrak diseinatua, eta Bilbon dago (Euskadi). Solomon R. Guggenheim Fundazioko museoetako bat da. Espainiako Juan Karlos I.a erregeak inauguratu zuen 1997ko urriaren 18an.
    Museoaren ezaugarririk deigarriena eraikin berritzailea da. Forma lerromakur eta bihurrietan eraiki zen, kareharriz, kristalezko gortina eta titaniozko xaflekin estalita. Guztira, 24.000 m² ditu, eta horietatik 10.540 m² erakusketetarako dira, 19 galeriarekin. Bilboko itsasadar ertzean dago, Abandoibarra deritzon zonaldean.

13:00ean. Bazkaria Bilbon.

14:30ean. Bisitaldia Bilbon itsasontziz itsasadarretik zehar.

  • BILBOKO ITSASADARRA. Bilboko itsasadarra Nerbioi eta Ibaizabal ibaiek, baita horien ibaiadarrek ere, osatzen duten ibai-ahoa da Kantauri itsasora bidean, Bizkaiko Golkoan. Bilbo zeharkatzen du eta hiria bitan bereiztu: eskuinaldean, Deustu, Uribarri, Alde Zaharra eta La Peña eta ezkerraldean, Zorrotza eta Zabalgunea.
    Bilboko jurisdikzioaz haraindi, 23 kilometrotan jarraitzen du itsasora iritsi arte, Santurtzi, Getxo eta Zierbena udalerrien artera.

17:00etan. Iritsiera Vitoria-Gasteizera

OSTIRALEAN, EKAINAREN 14AN

10:00etan. Irteera Gesaltza Añanarantz

11:00etan. Bisitaldia Gesaltza Añanara

  • Gesaltza Añana (Araba-Euskadi) Vitoria-Gasteizetik 30 kilometrora dago. Paisaia gazi honetan, gizakiak ur gaziko iturburuei etekina behar bezala atera die milaka urtetan zehar, bizitzarako ezinbesteko den produktua lortzeko: gatza. Gesaltza Añana ospetsua da bertako gatza ustiatzeko lekuagatik (egun eraberritze-lanetan).

 


13:00etan.
Bisitaldia Gesaltza Añanara

14:00Etan. Bazkaria Biltzarreko guztiekin


OHARRA:

1.- Programa Sozialean ezarritako eguneroko jardueretarako irteera orduak bertan ezartzen dira. Hauek izango dira abiapuntuak:

  • Hotel NH Canciller Ayala
  • Hotel Silken Ciudad de Vitoria
  • Hotel AC General Álava

2.- Menu berezia behar izanez gero, jarri harremanetan BILTZARREKO IDAZKARITZA TEKNIKOAREKIN izen-ematerakoan, mesedez.

3.- Laguntzaileen programa sozialetan aldaketak egon litezke ordutegiengatik edo gure antolakuntzaz beste arrazoiengatik. Aldaketa guztiak Biltzarraren webgunean agertuko dira.