Lege-oharra

 

www.aendvitoria2019.com webgunea sortu da SAIAKUNTZA EZ SUNTSIGARRIEN ESPAINIAKO ELKARTEAri (AEND) buruzko informazioa, harremanetarako datuak eta antolatzen dituen Biltzarren berri emateko.

WEBGUNEAREN TITULARTASUNA ETA IDENTIFIKAZIO-DATUAK

Webgunearen titularra SAIAKUNTZA EZ SUNTSIGARRIEN ESPAINIAKO ELKARTEA (AEND) da (IFK: G79478194. Helbidea: C/BOCANGEL Nº 28 2º IZDA, 28028 MADRIL. Harremanetarako tel.: 913612585. Posta elektronikoa: informacion@aend.org)

Webgune hau erabiliz gero, erabiltzaileak berariaz onartzen ditu erabilera-baldintza hauek guztiak. Ez badira onartzen, www.aendvitoria2019.com webgunea erabiltzeari utzi beharko dio.

TERMINOAK ETA BALDINTZAK

Webgune honetara sartzeak eta bertan nabigatzeak webguneko lege-oharrak eta erabilera-baldintzak onartzea eta ezagutzea dakar. Webgune honetako atal batzuetan, baliteke erabilera-baldintza zehatzak izatea. Baldintza horiek onartu beharko dira atal jakin horietan eskaintzen diren zerbitzuak erabili ahal izateko. Aipatu baldintzak orrialde nagusian edo homepage delakoan ikus daitezke, baita zerbitzu jakinetara sartzerakoan ere. Webgunearen titularrak erabilera-baldintza orokorrak eta espezifikoak eskainiko ditu nabigatzerakoan, eta aipatu baldintzak une oro deskargatu eta gorde ahal izango dira. Bezeroak espazioetako erabilera-baldintzak eskura ditzake webgunean eta une oro deskarga ditzake irakurri eta ikusteko.

www.aendvitoria2019.com webgunera sartzea erabiltzaileen erantzukizuna baino ez da.

JARRERA-KODEAK

Jakinarazi nahi da www.aendvitoria2019.com webgunea ez dagoela inolako jarrera-koderi atxikita, ez gure batera, ez beste inorenarenera. Aurrerantzean, atxikipen hori aldatu egin daiteke webgunearen titularrak hala nahi izanez gero, eta ez du zertan erabiltzaileei idatziz eta berariaz jakinarazi behar izango.

COOKIES

Cookie bat testu-fitxategi txiki bat da. Zure nabigatzailean gordetzen da webgune bat bisitatzen den aldi oro. Aurreko bisitaldiez gogoratzeko erabiltzen dira webgune beretik berriz nabigatzen duzunean. Cookie-ek izaera teknikoko informazioa gordetzen dute, lehentasun pertsonalak, edukien pertsonalizazioa, erabilera-estatistikak, gizarte-sareetarako estekak, erabiltzaile-kontuetarako sarbidea, etab. Alegia, erabiltzaileak nabigatzeko dituen ohiturak gordetzen dituzte. Cookie-en helburua da webgunearen edukia zure profil eta beharretara egokitzea; cookie-rik gabe edozein webgunek eskaintzen dituen zerbitzuak murriztu egingo lirateke nabarmen.

Webgune honetan erabiltzen diren cookie-ak
Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren zuzentarauei jarraiki, webgune honek cookie-ak zehatz-mehatz nola erabiltzen dituen azalduko dugu, jakinaren gainean egon zaitezen.

Webgune honek cookie propio hauek erabiltzen ditu:
-Saioko cookie-ak, erabiltzaile-kopurua identifikatzeko, eskaintzen den zerbitzua estatistikoki erabiltzaileek zenbat eta nola erabiltzen duten aztertzeko. Webgunean egindako nabigazioa aztertzen da, webgunean eskaintzen ditugun produktu eta zerbitzuen eskaintza hobetu ahal izateko

Webgune honek hirugarrenen cookie hauek erabiltzen ditu:
-Google Analytics: Cookie-ak gordetzen ditu webgune honetako trafikoa eta bisitaldi-kopuruari buruz estatistikak egiteko. Webgune hau erabiliz gero, Google-ek zuri buruzko informazioa tratatzeko baimena ematen duzu. Beraz, ildo horretan edonolako eskubide erabiltzeko, Google-ekin jarri beharko zara zuzenean harremanetan.
-Gizarte-sareak: Gizarte-sare bakoitzak bere cookie-ak erabiltzen ditu Atsegin dut edo Partekatu bezalako botoietan sakatu ahal dezazun.

Cookie-ak desaktibatzea edo ezabatzea
Eskubidea duzu une oro webgune honetan cookie-ak ahalbidetu, blokeatu edo desaktibatzeko. Nabigatzailearen arabera, modu batera edo bestera egin daiteke hori. Web nabigatzaileek gordetzen dituzte cookie-ak eta bertatik erabili ahal izango duzu cookie-ak ezabatzeko edo desaktibatzeko eskubidea. Webgune honek eta bertako legezko ordezkariek ezin dute bermatu aipatu nabigatzaileek egiten duten cookie-en manipulazio egokia. www.aendvitoria2019.com webgunearen elkarte titularrak ez du hirugarrengorik kontratatu erabiltzaileen identifikatzailea eta aipatu cookie-en erabilera eskatzen duen inolako zerbitzurako. Cookie-en politika honi buruzko zalantza edo kontsultarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan “Kontaktua” atalaren bidez.

EDUKIEN JABETZA. JABETZA INTELEKTUALAREN ESKUBIDEAK

www.aendvitoria2019.com webgunean agertzen diren edukiak azken eguneratze-datan zeudenak dira: Webgunearen elkarte titularrak eskubidea du bertako informazio eta edukiak eguneratu, aldatu edo ezabatzeko.

www.aendvitoria2019.com webgunean dauden edukien inguruko eskubide guztiak, webgunearen titularrarenak dira, edo dagokien titularrenak. Ildo horretan, debekatuta dago bertako edonolako eduki edo informazio ustiatzea, aurrez edukien titularraren berariazko baimenik ez bada. Zehatz-mehatz, webgunearen titular edo bertan agertzen diren edukien titularren berariazko baimen idatzia beharko da webguneko eduki edo elementuak guztiz edo horien zati bat kopiatzeko, zabaltzeko, alokatzeko eta mailegatzeko, publikoki jakinarazteko edo eskura uzteko komunikazio-sare orokorretan, baita edukiak aldatu, hots, itzultzea edo beste formatu edo euskarri batzuetara egokitzea, eta erabiltzaileen eskura uzten diren bilduma, irudi, testu, ikus-entzunezko eduki, datu-base, ikusizko egitura, html kode edo bestelako lan intelektual argitaratzeko ere.

Webgunera sartzeak ez die erabiltzaileei inolako titulartasunik ematen webgunean erabiltzailearen eskura ipini diren edukien jabetza intelektualaren inguruko eskubideekiko.
Debekatuta dago hirugarrenek, baldin eta titularren baimenik ez badute, izen komertziala, markak, logotipoak, irudiak, testuak eta zerbitzuak erabiltzea. AEND webgunearen elkarte titularrak egintza judizialak egiteko aukera izango du jabetza intelektualaren eskubideak hausten edo urratzen dituzten erabiltzaileen aurka.

WEBGUNEAREN FUNTZIONAMENDUAREN ERANTZUKIZUNA

Webgunearen titularra ez da zuk Webgunea gaizki erabili izanaren erantzule. Webgunearen titularrak webgunean dagoen informazioa zuzendu, hobetu edo aldatu ahal izango du hala behar dela uste duenean. Horrek ez dakar edo ez du eskubiderik ematen erreklamazioetarako edo kalte-ordainak eskatzeko, eta ez du inolako erantzukizunik ekarriko. Era berean, ez da webgunearen funtzionamenduaren erabilgarritasunari eta jarraipen teknikoari lotuta egon litezkeen edonolako kalteen erantzule.
Webgune honek ez du bermatzen birusik ez dagoenik, ezta sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan edo webgune honetako edo hirugarren webguneetako erabiltzaileen fitxategietan kalteak eragin ditzaketen bestelako elementurik ere. Beraz, ez du inolako erantzukizunik horrelakoengatik eragin litezkeen kalteengan.

LEGE ETA ESKUMEN APLIKAGARRIAK
www.aendvitoria2019.com webgunera sartu eta hori erabiltzeagatik egon litekeen edozein gatazka, MADRIL-ESPAINIAko auzitegien eskumenean egongo da soilik.
Webgune hau arautzen duten baldintzak eta horri lotuta egon litezkeen zerrenda guztiak Espainiako legeriaren pean daude.

INFORMAZIO GEHIAGO BEZERO ETA ERABILTZAILEARENTZAKO ARRETA SAILETAN. Kontsultak, iradokizunak, kexak eta erreklamazioak egin ahal izango dituzu bertan.

AEND ASOCIACION ESPAÑOLA DE ENSAYOS NO DESTRUCTIVOS
C/ BOCANGEL, Nº1 28 2º IZDA. 28028 MADRIL.
Tf. 91 361 25 85
EMAIL: informacion@aend.org