Vitoria-Gasteizko hiria

La ciudad de Vitoria

Vitoria-Gasteiz, Euskadiko hiriburua, leku pribilegiatuan dago. Bidegurutze garrantzitsua da: penintsulako ipar-hego zirkulazioan nahitaez pasa behar da eta Mediterraneorako irteera naturala ere bada. Bilbo, Donostia eta ondoko beste erkidegoekin lotzen dituen bide-sarea modernoa eta oso segurua da.

Arabako lurraldetik igarotzen da gainera A-1 errepidea, Madril eta Europa lotzen dituena eta Vitoria-Gasteiz 4 ordu baino gutxiagotan lotzen duena Madrilekin. Kokapen estrategikoa du, komunikazio bikainak eta beste hiriburu batzuetatik gertu dago. Horregatik da Vitoria-Gasteiz helmuga aparta eta irteera-gune paregabea Euskadi ezagutzeko.

Distantziak autoz, gutxi gorabehera:
Bilbo: 0 h 57 min
Donostia: 1 h 16 min
Logroño:
 1 h 05 min
Iruña: 1 h 09 min
Burgos: 1 h 14 min
Santander: 1 h 50 min
Zaragoza: 2 h 28 min
Madril: 3 h 29 min
Bartzelona: 5 h 07 min

Vitoria-Gasteiz egungo hiria da, jatorra, atsegina, berdea, iraunkorra, modernoa, erdi arokoa eta xarmaz betea.

Hiri berdea da, European Green Capital 2012 saria da horren adierazle, ingurumen-politikari eta hiriaz harro sentitzen diren herritarren konpromiso eta parte-hartzeari esker. Gainera, Biosphere Responsible Tourism ziurtagiria lortzekotan da Euskadiko lehenengo helmuga gisa.

Jarduera berri eta konprometituak burutu dira alor honetan, adibidez, eko-auzoak eraiki dira, asmo handiko mugikortasun-plan bat ezarri, aire-kalitatea hobetzeko jarduerak egin dira industrien isuri-kontrolak eginez, kutsadura akustikoa murriztu da eta kontzientziazio-politika ezarri. Horrek guztiak egin du Vitoria-Gasteiz hiri berde.

Egia esan, Espainiako lehenengo hiria izan zen GEP ziurtagiria lortzen, hots, enpresa eta industria-guneen lehiakortasunaren bermea, eta Bandera Berdearen ingurumen Saria ere lortu zuen 2010ean.

Gainera, Vitoria-Gasteizen Eraztun Berdea dago: hiria inguratzen duten zazpi parkek osatzen dute, guztira 47 kilometro daude oinez eta bizikletaz ibiltzeko, baita beste 43 kilometro ere hirian bertan. Balio ekologiko izugarria duen kanpoalde naturala du beraz, paseatzeko, bizikletan ibiltzeko, hegaztiak ikusteko eta naturaz gozatzeko Arabako hiriburuko bihotzetik minutu gutxira. Ildo horretan, erdigunetik parkeetara erraz sar daiteke oinez, bizikletaz, hiri bertako autobusez edo autoz.