Ongietorria

Ongietorri Gutuna

Por el Presidente del Comité Organizador D. Jesús Sanz Yrazu

Lankide agurgarriak,

Vitoria-Gasteizko hirian egingo da, 2019ko ekainaren 12, 13 eta 14 bitartean, Saiakuntza Ez Suntsitzaileen 14. Biltzar Nazionala, hain zuzen ere, Europa Biltzar Jauregian. Atsegin handiz gonbidatzen zaituztet parte hartzera, bai biltzarkide, hizlari, erakusketari edo laguntzaile gisa.

Saiakuntza Ez Suntsitzaileen Espainiako Elkarteak (AEND) Iparraldeko Batzordeari eskatu dio Biltzar hau antolatzea, hau da, Kantabria, Euskadi eta Nafarroari. Aipatu lurraldeetan irmo ezarri dira Saiakuntza Ez Suntsitzaileak (SES), batik bat, fabrikazio metalikoetan, ez-metalikoetan, mihiztatzeetan, etab. automobilgintza-, aeronautika-, petrolio-, tren- edo aerosorgailu-osagarrietarako. Industria-fabrikazio arlo horiez gainera, ezin da ahaztu SESak ondare artistikoa aztertzeko eta ikertzeko ere erabiltzen direla. Zenbakietan esanda: azken urteetan zehar Batzorde honetako 449 enpresek eskatu dizkiote Certiaend-i euren langileentzako ziurtagiriak. Ondorioz, 2.944 pertsonek eta 4.662 metodok lortu dituzte ziurtagiriak.

Biltzar honetan, asmakuntza zientifiko eta aplikazio praktikoak erakusteaz gainera, osoko bilkurak eta mahai-inguruak egingo dira hainbat teknologia aurreratuz eztabaidatzeko, hala nola, 4.0 industria eta SESei buruz, egitura-osasunaren monitarizazioari buruz, simulazio eta SESei buruz eta modelizazio edo prestakuntza aurreratuari buruz.

Halaber, eremu zabal bat antolatu da; gune esklusibo bat prestatu da baita ere bertaratzen diren enpresek euren garapenak erakusteko. Horrelako jarduerek sare profesionalak eta pertsonen arteko harremanak indartuko dituzte, aspektu oso baliagarriak gaur eta biharko harremanetarako.

Programa zientifikoaz gainera, jarduera sozialen programa zabal bat antolatu da, besteak beste, Arte Ederren Museoko lorategietan ongietorria eta bisitaldi-afaria Guardian, Arabar Errioxan. Gainera, laguntzaileentzat bisitaldiak aurreikusi dira Bilbo, Donostia eta Gesaltza Añanara.

Azkenik, esan behar da Biltzar hau Vitoria-Gasteizen egin denez, eta hiria European Green Capital-a izaki, ekitaldi iraunkorra izango dela (s/UNE-ISO20121): ingurumenean eragin negatiboak murriztuko dira eta gizarte- eta ekonomia-eragin positiboak sustatu. Guztion konpromisoa den filosofia honi esker, Vitoria-Gasteizko Udalaren laguntza estimagarriak jasoko ditugu Biltzar Jauregia erabiltzeko.

Gasteizen ikusiko dugu elkar!

Jesús Sanz Yrazu