Egoitzak

Europa Jauregia

Europa Biltzar eta Erakusketa Jauregia, modu eko-arkitektonikoan berriztatua, Euskadiko biltzar-jauregi nagusia da eta arkitektura iraunkorraren ikur. Hiriko kale nagusian estrategikoki dago kokatuta, Gasteiz Etorbidean, eta horri esker, konexio bikaina du kanpoaldearekin eta, era berean, hiriko hotel nagusietatik, erdigunetik eta alde zaharretik gertu dago.

Fatxada estaltzen duen lorategi bertikala bertako ekosistemak erreproduzitzen aitzindaria da. 1.494 m2 landaredi ditu hainbat barietatetako 33.000 landare baino gehiagorekin. Modu horretan, %75 hobetzen du isolamendua eta, horri esker, energia ugari aurrezten da.

La profunda renovación de su arquitectura interior, ejemplo de Buenas Prácticas, se basa en una cuidada y novedosa reforma de sus instalaciones, un compromiso medioambiental que va más allá y una clara seña de identidad en materia congresual. Sus más de 17 salas y auditorios ofertan un claro servicio al promotor para cualquier tipología de evento.

Praktika horiek eta etorkizunarekiko duen konpromisoa kontuan hartuta, hiri ezin hobea da edonolako biltzar-ekitaldi egiteko. Izaera iraunkorra dutenetarako, primeran dago prestatuta gainera, hirian bertan egoitza bat izateaz gainera, ingurumen-kultura errotua duen inguruan izango baita.